jueves, 22 de marzo de 2012

2012/03/22


Gaurko saioan "¿Que es la competencia digital?" bideoa ikusi egin dugu gelan. Bertan, Manuel Area La Lagunako unibertsitatearen irakaslea, competentzia digitala zer den laburki azaltzen du baita TIC-ak nola erabili eskoletan.
Manuel Areak lehengo eskola azaltzen hasten da; hau da industralizaziora begiratzen zuen eskola eredua. XIX. mendeko eredu honen ezaugarriak hurrengoak izaten ziren: importanteena testu-liburua zen, ikastea datu batzuk memorizatzea zen, irakaslea zen hezkuntzaren protagonista bakarra eta erabilitako metodo didaktikoak azalpenezkoak ziren. Guzti hau oso ondo zegoen hango gizartean, baina gaur egun XXI. mendean sartuta eta teknologia berrietan guztiz murgilduta, eskolak guztiz aldatu egin da. Orain eskolaren helburua ez da ikasleak hezitzea gizarte industrializatu bati begira; baizik eta ikasleak informazioaren inguruan (informazioa eskuratu, tratatu, eraldatu, jasotakoa espresatzea, erabiltzea...) hezitzea teknologia berriak erabiliz. Horretarako konpetentzia digitala erabili eta irakatzi egin behar da, baina zer da konpetentzia digitala eta ze dimentsio aurkitzen ditugu horren barruan?
Konpetentzia digitala ezaguerak, eta elementu-garapenekin eta prozesuekin harremanetan dauden trabetasunak erabiltzeko ahalmen bezala definitzen da; tresna eta baliabide teknologikoak erabiliz. Konpetentzia digitalaren barruan aurkitzen ditugun dimentsioak hurrengoak dira:
- Ikasketarako dimentsioa: informazioa ezagutzan eraldatzea eta barneratzea.
- Dimentsio informazionala: ingurune digitaletan informazioahartzea, ebaluatzea eta tratatzea.
- Dimentsio komunikatiboa: komunikazio pertsonala eta soziala.
- Kultura digitalaren dimentsioa: gizarte digitalaren eta ezagutzaren gizartearen praktika sozialak eta kulturalak.
- Dimentsoi teknologikoa: alfabetizazio teknologikoa eta ingurune digitalen ezagutza eta menperakuntza.
Behin definizioa eta dimentsioak aipatuta, esan behar dugu konpetentzia digitala ez dela aparatu digitalak soilik erabiltzea baizik eta gizarte digitalaren herritar jakintzuak heztea.
Konpetentzia digitala eskolan lantzeko eginbeharrako ekntzak hiru motatakoak izan behar dira: sarean informazioa bilatzea eta aztertzea, sarean laguntzen ikastea eta digitalki adierazten eta komunikatzen ikastea. Horretarako, hainbat ariketa gauzatu daiteke: lan taldeak WIKIen bidez, blog bat sortzea eguneroko bezala erabiltzeko, azalpenezko bideoak sortzea eta sarean ezkegitzea...
Amaitzeko aipatu beharrekoa da eskoletan TIC-ak gehitzea ez dela hartu behar garrantzitsuena bezala. Benetan garratzitsua izan behar dena, eskoletan dagoen hezkuntza sistema aldatzea izan behar da; hau da, irakaskuntza eta ikaskuntza berritzea TIC-ak erabiliz. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario