Espero dugu gustoko izatea!!!!
jueves, 17 de mayo de 2012
lunes, 14 de mayo de 2012
AZKEN SARRERA
Gure blogari amaiera emateko, azkeneko sarrera honetan, gure
ibilbidearen nondik norakoa azalduko dugu. Teknologia berrien ikasgai
honetan zalantza eta beldur asko gainditzen joan gara eta aurretik
genituen espektatibak espero genuena baino gehiago bete ditugu.
Lehenengo
egunean, ikasgaiaren nondik norakoa definitu zen gelan eta ikasgaiari
bidea emateko blogg baten bidez paper zorro bat sortzea proposatu zen.
Informazioz gainezka irten ginen eta buruari mila buelta eman genion.
Talde barnean sentsazio desberdinak igartzen ziren: lasaitasuna,
motibazioa, ardura, frustrazioa, umore txarra … baina batzuen eta
besteen artean hurrengo egunean kezkak bideratzea erabaki genuen.
Hurrengo
saioan, martxan jarri ginen eta blogg-a sortzeari ekin genion, eta bertan
maneiatzen hasteko, taldearen argazkia zein bakarkako aurkezpenak sartu
genituen. Hemen ere, baten eta besteen gaitasunak argi geratu ziren
momentuan, baina guztion artean zalantzak argitu genituen. Egun berean
ere, teknologia berriekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten bideoak
blogera igotzen ikasi genuen.
Blogean gehitzen genituen estekak
eta linkak ikusita, atal desberdinen beharra ikusi genuen, eta Sarean
jolasean 3 ataletan banatzea erabaki genuen: Egunerokoak eta +, bitxikeriak eta taldekideak.
Egunerokoak eta + atalean, gelan
landutakoen hausnarketak sartu ditugu. Atal honetan saioen laburpentxoak
egin ditugu, horrela gogoan izateko ikastitakoak eta airean ez
geratzeko hainbat gauza. "Cambiando los paradigmas de la educación"
bideoa lehenengo saioetan ikusi genuen eta asko gustatu zitzaigun, irudi
batekin hain garrantzitsua iruditzen zaigu egoera azaltzen baitzuen.
Hurrengo saio batean, hitzaldi batera joan ginen eta bertan
ikusitakoaren zatitxo bat igo genuen blogera “una visión feminista
dialógica de la historia”. Baita ere Konpetentzia digitalari dagokion
bideotxo bat ikusi genuen eta hausnarketa txikia egin genuen honen
inguruan. Azkeneko saioetan, Steve Jobsen hitzaldi oso interesgarria ere
sartu genuen. Eta azkenik, gure aurkezpenaren inguruko gogoeta gehitu
genion atal honi, talde barneko sentsazioak adierazteko.
Bitxikerien atalean, taldekide bakoitzak ezagutzen zein aurkitzen genituen bideo
bitxiak igo ditugu. Bertan irudi bat eta 3 bideo igo genituen, non ikusi
daiteke, hain itsu gaudela askotan, ez garela bizitzan dauden gauzez
gozatzeko kapaz, maitasunak duen indarra eta bizitzarenganako jarreren
balioa.
Eta azkenik taldekideak atalean, lehen esan bezala, gure
lehen kontaktua izan zen bloggen munduan, eta gure aurkezpen fitxak
jarri genituen.
Aparteko lanak ere egin izan ditugu, hala nola, poster bat diseinatu genuen, gure kasuan martxoak 8-rekin zerikusia zeukana. Horretarako gloster programa erabili genuen.
Bestetik, gaur egun teknologia berriek zer nolako garrantzia daukaten hainbat bideoetan ikusi ditugu, eta jendearekin konpartitzea erabaki genuen. Baita metodologia ezberdinak daudela gogorarazteko bideoak. Hauek denak, etiketetan kokatu genituen, horrela errezagoa baitzen hauek bilatzea.
jueves, 3 de mayo de 2012
2012/05/03
Gaur egun interesgarria benetan!
Gure aurkezpena eginda, oso lasai joan gara gaur gelara, besteek prestatutako aurkezpenekin gozatzeko ideiarekin...eta horrela izan da! ikaskideek aurkezpen polit eta originalak prestatu dituzte, bizitasuna emanez gaiei. Horrela, aurkezpen guztiak pasata, erabateko alaitasuna geratu zaigu gorputzean! Orain azkeneko txanpa geratzen zaigu eta hurrengo bi egunetan ikasgaia borobiltzeari ekingo diogu.
Animo talde, ez zaigu ezer geratzen!!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)