jueves, 23 de febrero de 2012

2012/02/23

Gaurko egunean, hezkuntza metodologia ezberdinak aztertu ditugu. Gure ustez, garrantzizkoa da honen inguruan hausnartzea. Gainera, IKT-en inguruko informazioa gehitu diogu Blog-ari.
Aipatzekoa da, gaur klasean musika egon dela jarririk. Honek lasai egoten lagundu digu eta kontzentratzen ere. Beste alde batetik, arazoak izan ditugu testu baten formatuarekin. Ez zen gure gustura agertzen eta horrela utzi beharrean, frogatuz eta frogatuz lortu egin dugu aldatzea eta ondo gelditzea.
Egungo klasean lortu dugu blog-a gure gustura antolatua gelditzea.




"INTRODUCCION A LA TECNOLOGIA EDUCATIVA"

Liburu honen lehendabiziko bi gaiak irakurri ditugu eta hauek dira burututako ariketak:

1.Testutik bost hitz gako atera 
  •  3. industrial iraultza
  • Globalizazioa
  • Hezkuntza mota birplanteatu
  • Alfabetatze digitala
  • Eboluzioa
2. Bi galdera
  • Teknologia berrietara egokitu, bai, baina iraganaz guztiz ahastu?
  • Curriculuma aldatu beharko da aldaketak emateko?
3. Testuaren sintesia

Teknologia berriak  gizartearen parte dira eta gero eta azkarrago garatzen doaz. Eskolaren alderdi garrantzisu bihurtu beharko ziren nahiz eta alderdi negatiboak izan.


4. Beharren zerrenda
  • Irakasleen formazioa buru belarri jardun behar da.
  • Hezkuntza ezin da egonkorra izan.
  • Formazioak ere birmoldaketa prozesu bat bizi behar du.
  • Hezkuntza gizartearekin bat etorri behar da.
5. Sortutako zalantzak
  • Zertan datza Eskola 2.0?
  • Nolako izango litzateke kurrikulum egokitzapena?

IKT-ak

Hemen aurkezten dizuegu, IKT-eei buruzko zenbait informazio:

GAUR EGUNGO IKASLEAK

NUEVAS TECNOLOGIAS EN LA EDUCACION

TIK-S EN EL AULA

Zenbait hezkuntza metodologia ezberdin


SUMMERHILL

INSTITUCION LIBRE DE ENSEÑANZA (ILE) ENSEÑAR Y APRENDER


LA ESCUELA DE FRANCISCO FERRER

2012/02/16



Nora ezean, kontzeptu ezezagunak, frustrazioa eta lasaitasuna. "Egoera berri batek ezinegona eta urduritasuna sentiarazi dizkigu" Gaur blogarekin lehendabiziko kontaktua izan dugu. Hasieratik zalantza eta ezinegona sentitu dugu. Espero dugu hurrengo klasea pazientzia gehiagorekin hartzea. Dena den, esan beharra dago, klasea aurrera joan den heinean, irakaslearen eta beste ikaskideen azalpenei esker zenbait kontzeptu berri argitzen joan dira. Hala ere, ez gaude ohituta talde berean 4 pertsona lan egitera, ordenagailu baten aurrean, beraz batera lan egiten ikasi behar dugu, taldekidetza bultzatuz eta honek eskatzen duen guztiarekin: pazientzia, ulermena, enpatia ...

jueves, 9 de febrero de 2012

Ongi etorria!

Egunon! gure taldeak ongi etorria ematen dizue. Espero dugu asko ikastea eta blog-a gustuko izatea.
Hemen usten dizuegu bideo hau. Mutil hau magisterioko ikaslea da eta practicuma Galesen egin du. Han, Euskal kultura bultzatu nahian Ken Zazpiren abestia prestatu du ikasleekin. Espero dugu zuen gustukoa izatea.