viernes, 27 de abril de 2012

2012/04/26


Aurkezpenaren eguna heldu da!!
Urduritasuna airean nabaritzen zen lehendabiziko entsegua egin baino lehen. Nahiz eta entsegu ezberdinetan abestiak, hizketak, … ondo ateratzen ziren hainbeste jende guri begira egoteak asko urduritzen gintuen.
Izan ere matematikako ordua, entseguen eta aurkezpenaren inguruan egon zenez gero lasaitu edo ahaztarazi zigun ondoren zetorrena. Baina egia esan behar badugu, ordua heltzen zen ahala gure begiradak gurutzatu egiten ziren eta begiekin sentimendu guztiak transmititzen genizkion elkarri: urduritasuna, gogoak, motibazioa, era bateko poztasuna, momentua heltzeko irrika, …
Azkenean, goizeko 10:30 heldu ziren eta klase-kide guztiak haien lekuetan zertzen ikustean momentua heltzear zegoela nabaritzen genuen. Gure bihotzek erritmo bizkorra zeramaten, denek batera, momentua heltzen zenerako segundoak kontatzen. Azkenean martxan jarri ginen eta dena pentsatuta zegoen bezala ateratzen joan zen.
Hala ere, gauza batzuk gidoitik kanpo gelditu ziren baina partaide guztion elkarrekintzarekin konpondu genituen. Guztion iritzia da, klase-kideek jarritako gogoek asko lagundu gintuztela eta honek irriak ekarri zituen gure ezpainetara eta modu honetan urduritasunaren marra txikituz.
Aipatzekoa da gure aurkezpena lehengoa izatea asko ezkertu behar diegula beste taldeko kideei. Izan ere, pentsatzen dugu lehengoak ez izatekotan beste aurkezpenak ez genituzkeela disfrutatuko urduritasuna dela eta. Honela, beste aurkezpena disfrutatu eta hauetaz ikasi dugu pentsatzen dugu. Mila esker egun honetan haien proiektuak aurkeztu zituzten taldeei!
Laburbilduz, esan beharra daukagu, oso harro gaudela gure buruaz eta nahiz eta ez espero, asko goxatu dugula aurkezpen hau prestatzen eta antzezten ere. Emaitzekin oso pozik gaude eta espero baino hobeto gelditu dela pentsatzen dugu. Horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu gure klase-kideei urduritasun momentuetan positibotasuna transmititzegatik eta baita gure buruei honelako aurkezpen polita egitera ausartzeagatik.

sábado, 21 de abril de 2012

2012/04/19

Gaur klasera joan gara eta irakasleak ordua utzi digu gure lanaren aurkezpena prestatzeko. Aste honetan birritan lotu gara aurkezpena prestatzeko, ensaiatzeko, etab...Gero eta hobeto irtetzen zaigu...baina oraindik falta da.
Gure helburua aurkezpen ezberdin bat egitea izan da, baina ezin dugu ezer aurreratu...zuentzako ilusio handiz prestatutako aurkezpen ezberdin eta liluragarri bat izango da!!!Gure ustez....asko gustatuko zaizue eta harrituta geldituko zarete...
Lan taldeari dagokionez aste honetan ondo sentitu gara lan egiten eta ilusio handiz. Aste asko gure gaiaren inguruan  lan egin ostean, lana bere fruituak jasatzen ari da. Aste honetan, talde lan giroa ona izan da eta frustraziorik gabe lanari ekin ditogu.
Gero eta gutxiago gelditzen da gure aurkezpenerako!!!!!Tik, tak, tik, tak,....Prest zaudete????

martes, 3 de abril de 2012

2012/03/22


Benetan interesgarria bideoa, guztiontzako gomendagarria. Bideoa ikusi eta gero honako zatiekin geratzen gara:
1. Puntuak konektatu: "...puntuak ezin dira aurreratz konektatu, bakarrik atzerantz egin daiteke...noizbait etorkizunean konektatuko direla  sinistu behar dugu..."
2. Maitasuna eta galera: "...batzutan bizitzak adreilu batekin ematen dizu buruan..."
3. Heriotza: "...inork ez da hil nahi, heriotza bizitzaren asmakizunik onena da...bizitaren aldaketaren eragilea da...zaharra baztertzen du berriari bide emateko...zuen denbora limitatua da, beraz ez alferrikan galdu beste baten bizitza bizitzeko...ez zaitezte dogmagatik harrapatzen utzi, zeinak beste batzuen pentsamenduen emaitzen ondorioz bizitzea da... ez onartu besten aburuek sortzen duten zatatak zeuen barneko ahotsa isilaraztea...eta garrantzitsuena, zuen bihotza eta intuizioa jarraitzeko kemena izan..."