jueves, 8 de marzo de 2012

2012/03/08


Zelako bideoa!!! bideo hau pasaden asteko ordu komunean ikusi genuen eta talde-kide guztiak adoz egon gara, bideo hau birritan edo hirutan ikustekoa dela. Izan ere, bideo oso interesgarria da, ideia berritzaile ugari aurkezten ditu. Gainera, gure ustez, haurnartzeko aukera ikaragarria ematen du: gaurko hezkuntzaren egoerari buruz pentsatzeko eta irakasleon bete beharra zein den argi utzi gabe ate asko uzten ditu zabalik. Laburbilduz, bideoa primerako materiala iruditu zaigu, bai klasean eztabaidarako aukera ematen duelako eta baita modu pertsonalean lantzeko, lehen aipatu dugun moduan, hausnartzeko eta pentsatzeko aukera ematen duelako.
Martxoak 8 da gaur, emakume langilearen eguna. Egun hau dela medio, gaur hitzaldi bat egongo da unibertsitatean, beste gauza batzuen artean. Bertara joateko intentzioa daukagu eta horren inguruko tarte bat hurrengo astean plazartuko dugu.
Gaurko eguna Glogster-reko posterrari azken ikutuak ematen eta blog-a konpontzen eta atontzen eman dugu. Gaur, lasaitasun handiagoarekin aritu gara, hau dela eta, hobetu konpondu gara ordenagailuarekin. Esan beharra daukagu, gaurko eguna eta gero, ikasteko gogoak piztu zaizkigula!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario