jueves, 22 de marzo de 2012

2012/03/22


Gaurko saioan "¿Que es la competencia digital?" bideoa ikusi egin dugu gelan. Bertan, Manuel Area La Lagunako unibertsitatearen irakaslea, competentzia digitala zer den laburki azaltzen du baita TIC-ak nola erabili eskoletan.
Manuel Areak lehengo eskola azaltzen hasten da; hau da industralizaziora begiratzen zuen eskola eredua. XIX. mendeko eredu honen ezaugarriak hurrengoak izaten ziren: importanteena testu-liburua zen, ikastea datu batzuk memorizatzea zen, irakaslea zen hezkuntzaren protagonista bakarra eta erabilitako metodo didaktikoak azalpenezkoak ziren. Guzti hau oso ondo zegoen hango gizartean, baina gaur egun XXI. mendean sartuta eta teknologia berrietan guztiz murgilduta, eskolak guztiz aldatu egin da. Orain eskolaren helburua ez da ikasleak hezitzea gizarte industrializatu bati begira; baizik eta ikasleak informazioaren inguruan (informazioa eskuratu, tratatu, eraldatu, jasotakoa espresatzea, erabiltzea...) hezitzea teknologia berriak erabiliz. Horretarako konpetentzia digitala erabili eta irakatzi egin behar da, baina zer da konpetentzia digitala eta ze dimentsio aurkitzen ditugu horren barruan?
Konpetentzia digitala ezaguerak, eta elementu-garapenekin eta prozesuekin harremanetan dauden trabetasunak erabiltzeko ahalmen bezala definitzen da; tresna eta baliabide teknologikoak erabiliz. Konpetentzia digitalaren barruan aurkitzen ditugun dimentsioak hurrengoak dira:
- Ikasketarako dimentsioa: informazioa ezagutzan eraldatzea eta barneratzea.
- Dimentsio informazionala: ingurune digitaletan informazioahartzea, ebaluatzea eta tratatzea.
- Dimentsio komunikatiboa: komunikazio pertsonala eta soziala.
- Kultura digitalaren dimentsioa: gizarte digitalaren eta ezagutzaren gizartearen praktika sozialak eta kulturalak.
- Dimentsoi teknologikoa: alfabetizazio teknologikoa eta ingurune digitalen ezagutza eta menperakuntza.
Behin definizioa eta dimentsioak aipatuta, esan behar dugu konpetentzia digitala ez dela aparatu digitalak soilik erabiltzea baizik eta gizarte digitalaren herritar jakintzuak heztea.
Konpetentzia digitala eskolan lantzeko eginbeharrako ekntzak hiru motatakoak izan behar dira: sarean informazioa bilatzea eta aztertzea, sarean laguntzen ikastea eta digitalki adierazten eta komunikatzen ikastea. Horretarako, hainbat ariketa gauzatu daiteke: lan taldeak WIKIen bidez, blog bat sortzea eguneroko bezala erabiltzeko, azalpenezko bideoak sortzea eta sarean ezkegitzea...
Amaitzeko aipatu beharrekoa da eskoletan TIC-ak gehitzea ez dela hartu behar garrantzitsuena bezala. Benetan garratzitsua izan behar dena, eskoletan dagoen hezkuntza sistema aldatzea izan behar da; hau da, irakaskuntza eta ikaskuntza berritzea TIC-ak erabiliz. 


jueves, 15 de marzo de 2012

2012/03/15

Pasaden ostegunean, emakuamearen eguna izan da, hitzaldi bat egon zen unibertsitatean. Hau da hitzaldi honen inguruan egin dugu aurkezpena. Entzundakoaren inguruan laburpen bat egiten saiatu gara zuei hausnartzeko aukera emateko. Ondoren, ikusitako pelikularen trailer-ra gehitzen zizuegu!! GOXATU!!
Gaurko egunean, taldea banatu egin dugu. Taldearen partaide batzuek aurreko bideo hau egin dugu eta taldearen beste partea klasean egingo dugun aurkezpena prestatzen hasi dira: antolatu, iformazioa bilatu, hau landu, ... Gaur bilatutako eta landutako informazioarekin lana antontzen eta egituratzen hasiko gara.
Gaur ondo egin dugu, inolako estresik gabe. Gainer talde txikiagoetan banatuta geudenez lasaitasun handiagorekin lan egin dugu.

jueves, 8 de marzo de 2012

2012/03/08


Zelako bideoa!!! bideo hau pasaden asteko ordu komunean ikusi genuen eta talde-kide guztiak adoz egon gara, bideo hau birritan edo hirutan ikustekoa dela. Izan ere, bideo oso interesgarria da, ideia berritzaile ugari aurkezten ditu. Gainera, gure ustez, haurnartzeko aukera ikaragarria ematen du: gaurko hezkuntzaren egoerari buruz pentsatzeko eta irakasleon bete beharra zein den argi utzi gabe ate asko uzten ditu zabalik. Laburbilduz, bideoa primerako materiala iruditu zaigu, bai klasean eztabaidarako aukera ematen duelako eta baita modu pertsonalean lantzeko, lehen aipatu dugun moduan, hausnartzeko eta pentsatzeko aukera ematen duelako.
Martxoak 8 da gaur, emakume langilearen eguna. Egun hau dela medio, gaur hitzaldi bat egongo da unibertsitatean, beste gauza batzuen artean. Bertara joateko intentzioa daukagu eta horren inguruko tarte bat hurrengo astean plazartuko dugu.
Gaurko eguna Glogster-reko posterrari azken ikutuak ematen eta blog-a konpontzen eta atontzen eman dugu. Gaur, lasaitasun handiagoarekin aritu gara, hau dela eta, hobetu konpondu gara ordenagailuarekin. Esan beharra daukagu, gaurko eguna eta gero, ikasteko gogoak piztu zaizkigula!!

EMAKUMEAREN EGUNA!

Hau da glogsterraren bidez sortu dugun posterra, emakumearen eguna bultzatu nahian:

jueves, 1 de marzo de 2012

2012/03/01

Gaur klasean, talde bakoaitzaren blog-en aurkezpenarekin hasi dugu. Aurkezpen hauetan, egindakoa, lana, blog-aren antolaketa, ... azaldu dzkiegu bai gure klasekideei eta irakasleari ere. Egindako lehengo ariketa honek besteek egindakoa ikusteko balio  izan digu. Honek ideiak eman dzkugu bai gauzak gehitzeko edo hobetzeko ere. Esan beharra daukagu blog oso interesgarriak eta guztiz ondo egituratuak ikusi ditugula.
Klasean gurekin aritzen diren pertsonen blog-ak ikusteaz aparte, gure klasekide ez presentzialen blog-etan ere ibili gara. Aipatzekoa da batzuen lana bikanina dela, izan ere, aurrerakuntza bat ikus daiteke haien blog.-ean hezkuntzari begira, asko irakasleak direlako.
Klasearen bigarren partean, irakasleak proiektu berri bat proposatu digu. Interneten topatu ditzakegun "Glogster" baliabidearen bidez aurkezpen bat egitea. Gure kasuan aukera libreko gaia izan dugu, aprobetzatuz hurrengo astean (martxoak 8) emakume langilearen eguna ospatuko dela, honen inguruko posterra prestatzen has gara gaur. Lan hau egiteko taldea bitan banatu dugu, gutako biok blog-a osatzen jarraitu dugu eta taldearen beste partaideak posterra egiten aritu dira.