jueves, 23 de febrero de 2012

2012/02/23

Gaurko egunean, hezkuntza metodologia ezberdinak aztertu ditugu. Gure ustez, garrantzizkoa da honen inguruan hausnartzea. Gainera, IKT-en inguruko informazioa gehitu diogu Blog-ari.
Aipatzekoa da, gaur klasean musika egon dela jarririk. Honek lasai egoten lagundu digu eta kontzentratzen ere. Beste alde batetik, arazoak izan ditugu testu baten formatuarekin. Ez zen gure gustura agertzen eta horrela utzi beharrean, frogatuz eta frogatuz lortu egin dugu aldatzea eta ondo gelditzea.
Egungo klasean lortu dugu blog-a gure gustura antolatua gelditzea.




"INTRODUCCION A LA TECNOLOGIA EDUCATIVA"

Liburu honen lehendabiziko bi gaiak irakurri ditugu eta hauek dira burututako ariketak:

1.Testutik bost hitz gako atera 
  •  3. industrial iraultza
  • Globalizazioa
  • Hezkuntza mota birplanteatu
  • Alfabetatze digitala
  • Eboluzioa
2. Bi galdera
  • Teknologia berrietara egokitu, bai, baina iraganaz guztiz ahastu?
  • Curriculuma aldatu beharko da aldaketak emateko?
3. Testuaren sintesia

Teknologia berriak  gizartearen parte dira eta gero eta azkarrago garatzen doaz. Eskolaren alderdi garrantzisu bihurtu beharko ziren nahiz eta alderdi negatiboak izan.


4. Beharren zerrenda
  • Irakasleen formazioa buru belarri jardun behar da.
  • Hezkuntza ezin da egonkorra izan.
  • Formazioak ere birmoldaketa prozesu bat bizi behar du.
  • Hezkuntza gizartearekin bat etorri behar da.
5. Sortutako zalantzak
  • Zertan datza Eskola 2.0?
  • Nolako izango litzateke kurrikulum egokitzapena?

No hay comentarios:

Publicar un comentario