jueves, 23 de febrero de 2012

2012/02/16



Nora ezean, kontzeptu ezezagunak, frustrazioa eta lasaitasuna. "Egoera berri batek ezinegona eta urduritasuna sentiarazi dizkigu" Gaur blogarekin lehendabiziko kontaktua izan dugu. Hasieratik zalantza eta ezinegona sentitu dugu. Espero dugu hurrengo klasea pazientzia gehiagorekin hartzea. Dena den, esan beharra dago, klasea aurrera joan den heinean, irakaslearen eta beste ikaskideen azalpenei esker zenbait kontzeptu berri argitzen joan dira. Hala ere, ez gaude ohituta talde berean 4 pertsona lan egitera, ordenagailu baten aurrean, beraz batera lan egiten ikasi behar dugu, taldekidetza bultzatuz eta honek eskatzen duen guztiarekin: pazientzia, ulermena, enpatia ...

No hay comentarios:

Publicar un comentario