lunes, 14 de mayo de 2012

AZKEN SARRERA

Gure blogari amaiera emateko, azkeneko sarrera honetan, gure ibilbidearen nondik norakoa azalduko dugu. Teknologia berrien ikasgai honetan zalantza eta beldur asko gainditzen joan gara eta aurretik genituen espektatibak espero genuena baino gehiago bete ditugu.

Lehenengo egunean, ikasgaiaren nondik norakoa definitu zen gelan eta ikasgaiari bidea emateko blogg baten bidez paper zorro bat sortzea proposatu zen. Informazioz gainezka irten ginen eta buruari mila buelta eman genion. Talde barnean sentsazio desberdinak igartzen ziren: lasaitasuna, motibazioa, ardura, frustrazioa, umore txarra … baina batzuen eta besteen artean hurrengo egunean kezkak bideratzea erabaki genuen.

Hurrengo saioan, martxan jarri ginen eta blogg-a sortzeari ekin genion, eta bertan maneiatzen hasteko, taldearen argazkia zein bakarkako aurkezpenak sartu genituen. Hemen ere, baten eta besteen gaitasunak argi geratu ziren momentuan, baina guztion artean zalantzak argitu genituen. Egun berean ere, teknologia berriekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten bideoak blogera igotzen ikasi genuen.

Blogean gehitzen genituen estekak eta linkak ikusita, atal desberdinen beharra ikusi genuen, eta Sarean jolasean 3 ataletan banatzea erabaki genuen: Egunerokoak eta +, bitxikeriak eta taldekideak. 

Egunerokoak eta + atalean, gelan landutakoen hausnarketak sartu ditugu. Atal honetan saioen laburpentxoak egin ditugu, horrela gogoan izateko ikastitakoak eta airean ez geratzeko hainbat gauza. "Cambiando los paradigmas de la educación" bideoa lehenengo saioetan ikusi genuen eta asko gustatu zitzaigun, irudi batekin hain garrantzitsua iruditzen zaigu egoera azaltzen baitzuen. Hurrengo saio batean, hitzaldi batera joan ginen eta bertan ikusitakoaren zatitxo bat igo genuen blogera “una visión feminista dialógica de la historia”. Baita ere Konpetentzia digitalari dagokion bideotxo bat ikusi genuen eta hausnarketa txikia egin genuen honen inguruan. Azkeneko saioetan, Steve Jobsen hitzaldi oso interesgarria ere sartu genuen. Eta azkenik, gure aurkezpenaren inguruko gogoeta gehitu genion atal honi, talde barneko sentsazioak adierazteko.

Bitxikerien atalean, taldekide bakoitzak ezagutzen zein aurkitzen genituen bideo bitxiak igo ditugu. Bertan irudi bat eta 3 bideo igo genituen, non ikusi daiteke, hain itsu gaudela askotan, ez garela bizitzan dauden gauzez gozatzeko kapaz, maitasunak duen indarra eta bizitzarenganako jarreren balioa.

Eta azkenik taldekideak atalean, lehen esan bezala, gure lehen kontaktua izan zen bloggen munduan, eta gure aurkezpen fitxak jarri genituen.

Aparteko lanak ere egin izan ditugu, hala nola, poster bat diseinatu genuen, gure kasuan martxoak 8-rekin zerikusia zeukana. Horretarako gloster programa erabili genuen. 
Bestetik, gaur egun teknologia berriek zer nolako garrantzia daukaten hainbat bideoetan ikusi ditugu, eta jendearekin konpartitzea erabaki genuen. Baita metodologia ezberdinak daudela gogorarazteko bideoak. Hauek denak, etiketetan kokatu genituen, horrela errezagoa baitzen hauek bilatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario