viernes, 27 de abril de 2012

2012/04/26


Aurkezpenaren eguna heldu da!!
Urduritasuna airean nabaritzen zen lehendabiziko entsegua egin baino lehen. Nahiz eta entsegu ezberdinetan abestiak, hizketak, … ondo ateratzen ziren hainbeste jende guri begira egoteak asko urduritzen gintuen.
Izan ere matematikako ordua, entseguen eta aurkezpenaren inguruan egon zenez gero lasaitu edo ahaztarazi zigun ondoren zetorrena. Baina egia esan behar badugu, ordua heltzen zen ahala gure begiradak gurutzatu egiten ziren eta begiekin sentimendu guztiak transmititzen genizkion elkarri: urduritasuna, gogoak, motibazioa, era bateko poztasuna, momentua heltzeko irrika, …
Azkenean, goizeko 10:30 heldu ziren eta klase-kide guztiak haien lekuetan zertzen ikustean momentua heltzear zegoela nabaritzen genuen. Gure bihotzek erritmo bizkorra zeramaten, denek batera, momentua heltzen zenerako segundoak kontatzen. Azkenean martxan jarri ginen eta dena pentsatuta zegoen bezala ateratzen joan zen.
Hala ere, gauza batzuk gidoitik kanpo gelditu ziren baina partaide guztion elkarrekintzarekin konpondu genituen. Guztion iritzia da, klase-kideek jarritako gogoek asko lagundu gintuztela eta honek irriak ekarri zituen gure ezpainetara eta modu honetan urduritasunaren marra txikituz.
Aipatzekoa da gure aurkezpena lehengoa izatea asko ezkertu behar diegula beste taldeko kideei. Izan ere, pentsatzen dugu lehengoak ez izatekotan beste aurkezpenak ez genituzkeela disfrutatuko urduritasuna dela eta. Honela, beste aurkezpena disfrutatu eta hauetaz ikasi dugu pentsatzen dugu. Mila esker egun honetan haien proiektuak aurkeztu zituzten taldeei!
Laburbilduz, esan beharra daukagu, oso harro gaudela gure buruaz eta nahiz eta ez espero, asko goxatu dugula aurkezpen hau prestatzen eta antzezten ere. Emaitzekin oso pozik gaude eta espero baino hobeto gelditu dela pentsatzen dugu. Horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu gure klase-kideei urduritasun momentuetan positibotasuna transmititzegatik eta baita gure buruei honelako aurkezpen polita egitera ausartzeagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario